XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kaltzifikazioa Kaltzio fosfato eta karbonatoak ehun eta organoetan pilatu eta depositatzea, adib. kartilagoetan gertatzen dena.

Beste zenbait kasutan, endakapen edo degenerazio gisa ere erabiltzen da termino hau.

Kaltzitonina Tiroideko zelula parafolikularrek (C zelulek) jariatutako hormona, hipokaltzemiaren eraginez odolera isurtzen dena.

Bere administrazioaren ondoren kaltzemia berehalaxe gutxitzen da, erresortzio osteoklastikoa gutxitzen den bitartean.

Gizakian tiroidean sortzen denez, tirokaltzitonina ere esaten zaio.

Kanpo-belarria Entzumen-aparatuaren kanpoko zatia, belarri-pabiloiak eta kanpoko entzun-bideak osatua, barne-belarrira doana eta bere barnekaldean mintz tinpanikoak itxia.

Kanpoko entzun-bidea Belarriaren kanpoko meatutik tinpanoaren mintzeraino doan hodia.

Bere kanpoko herenean fibro-kartilaginosoa da eta hezurrezkoa, ordea, barneko bi herenetan.

25 mm-ko luzera du.

Kaparra Sin.: Akaina.

Akaridoa, gorputz gutxi-asko obalatua duena, bere eboluzio osoan hematofagoa, animalien parasitoa batez ere, baina gizakiari ere zenbait eritasun transmititzeko gai dena.


erdiko belarria
mintz tinpanikoa
kanpoko entzun-bidea
belarri pabiloia

Ird.: Belarri-pabiloiaren eta mintz tinpanikoaren artean dago kokatua kanpoko entzun-bidea
.